Ikurriñaren babesean

Altza gora hanka horiek!

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea

uztai txikirn kolpeen soinuen laguntzaz

Dantzatzeko prest!

Ikusleen begiraden pean. Animo dantzariak!

San Juanetako jaiak

Bertso saio berezia Haizearen Orrazian

Bertan dira Ihauteriak!

Ziripot, Mielotxin, Zaldiko, Perratzailea,...

domingo, 19 de mayo de 2013

SAN JUANAK 2013

Urtero bezala, aurten ere hurbiltzen ari da ikastaroaren amaiera eta horrekin batera, aurtengo ekitaldi nagusia. Aurtengoan gainera, ospakizun berezia daukagu! Izan ere dantza taldeak 30 urte betetzen ditu eta hau ez da nolanahiko marka. 

Gonbidatu bereziak, Larrain Dantza Herrikoia, Sardinada, Erromeria eta nola ez dantza saio berezia izango ditugu ospakizun honen adierazle. 

Beraz badakizue, Ekainaren 16eko eguna erreserbatu primeran pasako dugu eta!




martes, 12 de febrero de 2013

Ihauteriak!

Gaur ostegun gizena! Hala da bai, aurten ere iritsi dira ihauteriak!
Urteroko lez, Antiguotarrak Dantza Taldea prest dago jai alai hauek ospatzeko. Alde batetik Lantzeko Ihauteria eta bestetik Iñude eta Artzaiak konpartsa. Antiguako kale guztiak alaituko ditugu, horixe baietz! Hemendik guztiontzako gonbita: Animatu datorren larunbatean, Otsailaren 9an, eguerdiko 12:15ak aldera Antiguako eliz aurrera. Ziripot, Mielotxin, Zaldiko,… hantxe izango dira musika alaiez lagunduta saltoka eta brinkoka. Baita hamaika ume, gazte eta heldu ere. Hurrengo asteburuan igandez, aldiz, Iñude eta Artzaien konpartsak izango dugu Antiguako kaleetan zehar. Larunbat arte guztioi beraz! Ihauteri onak igaro ditzazuela! Oharra: Larunbatean Lantzeko ihauterian parte hartu behar duzuen Antiguotarrak Dantza Taldeko dantzari guztiei gogorarazten dizuegu 12:00etan merkatu oihan egon behar duzuela, Arropa: gomazko abarka beltzak, artilezko galtzerdiak, galtza urdin-ilunak (galtzerdien barrutik sartuta), azpiko gona txuria, koloretako alkandora bat eta burlan lastozko txapela (zapi txuri-transparente batekin aurpegia tapatzeko).

jueves, 8 de noviembre de 2012

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldean 30 urte daramatzagu dantzan. 

Aurten ere 2012-2013 ikasturtean murgilduta gabiltza. Ideia eta egitasmo ugari ditugu pentsatuak ikasturte honetarako  eta gure webgune berri hauen bitartez beraien berri emango dizuegu.



Beraz, guztioi gure ongi etorri beroena luzatzen dizuegu eta gurekin zuen ideia eta iradokizunak komentatzera animatu.

Horretaz gain une hau aprobetxatu nahi dugu gure ikastaro guztien berri emateko eta zuek ere Antiguotar guztiokin batera dantzatzera animatzeko.  Beraz badakizue! Interesatuta bazaudete jar zaitezte gurekin harremanetan. Primeran pasako dugu eta!

Aurten ere Antiguotarrak Dantzan!

Con la tecnología de Blogger.