Ikurriñaren babesean

Altza gora hanka horiek!

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea

uztai txikirn kolpeen soinuen laguntzaz

Dantzatzeko prest!

Ikusleen begiraden pean. Animo dantzariak!

San Juanetako jaiak

Bertso saio berezia Haizearen Orrazian

Bertan dira Ihauteriak!

Ziripot, Mielotxin, Zaldiko, Perratzailea,...

miércoles, 12 de junio de 2013

Antiguako San Juanak Programa

Jaietako programa guztia zuen eskura daukazue hemen. 


Ostiralerako plana!

Ostiralerako plan aparta eskaintzera gatoz gaurkoan.

Arratsaldean 17:30etan haurrentzako askaria Igeldoko esnea eta txokolatea ogitartean. Ondoren dantzaldia frontoian eta jarraian buruhandiak.

Iluntzean, Frontoian 22:00etan  Errimak Oinetan emanaldia. Bertso jarriak eta dantza bateraturik. Gainera badirudi eguraldia ere lagun izango dugula beraz, aitzakiarik ez bertaratzeko.


Disfrutatu jaiekin!

Lehenengo Asteburua: Futbito Txapelketak!


Asteburu honetan Antiguako San Juanetako jaiak hasi dira eta kanpoan giro umela zegoen arren, Frontoi barruan berotasuna eta laguntasuna izan ziren nagusi.

Larunbatean egun osoan zehar Futbito Txapelketa. Talde asko gerturatu ziren aurtengoan ere eta guztien gainetik ZUZTARRAK taldea gailendu zen, esan dezakegu, “beteranoenak” gailendu zirela aurtengoan ere.
Gol, ostikada, animoaketa haserreen lekuko izan ziren, frontoi ondoan jarritako tabernan, urez betetako karparenpean, txorizo eta tortila patata pintxoak saltzen zeuden gazteak. Frontoi barruan egoteko giro hobea zegoen dudarik gabe.

Eta igandean Haurrentzako lehenengo Futbito Txapelketa. Arrakastatsua gainera. Honetara ere talde ugari animatu ziren eta gainera denek izan zuten saria. Giro aparta izan zela ikus daiteke argazkian. Pena nexka gutxi gerturatu zirela, ea hurrengo urtean gehiago animatzea lortzen dugun.


Eta bitartean, jarrai dezatela festak aurrera! Disfrutatu Antiguako San Juan jaietaz!

Con la tecnología de Blogger.