miércoles, 12 de junio de 2013
Ostiralerako plana!
5:36
No comments
Ostiralerako plan aparta eskaintzera gatoz gaurkoan.
Arratsaldean 17:30etan haurrentzako askaria Igeldoko esnea
eta txokolatea ogitartean. Ondoren dantzaldia frontoian eta jarraian
buruhandiak.
Iluntzean, Frontoian 22:00etan Errimak Oinetan emanaldia. Bertso jarriak eta
dantza bateraturik. Gainera badirudi eguraldia ere lagun izango dugula beraz,
aitzakiarik ez bertaratzeko.
Disfrutatu jaiekin!
Lehenengo Asteburua: Futbito Txapelketak!
5:33
No comments
Asteburu honetan Antiguako San Juanetako jaiak hasi dira eta
kanpoan giro umela zegoen arren, Frontoi barruan berotasuna eta laguntasuna
izan ziren nagusi.
Larunbatean egun osoan zehar Futbito Txapelketa. Talde asko
gerturatu ziren aurtengoan ere eta guztien gainetik ZUZTARRAK taldea gailendu
zen, esan dezakegu, “beteranoenak” gailendu zirela aurtengoan ere.
Gol, ostikada, animoaketa haserreen lekuko izan ziren,
frontoi ondoan jarritako tabernan, urez betetako karparenpean, txorizo eta
tortila patata pintxoak saltzen zeuden gazteak. Frontoi barruan egoteko giro
hobea zegoen dudarik gabe.
Eta igandean Haurrentzako lehenengo Futbito Txapelketa.
Arrakastatsua gainera. Honetara ere talde ugari animatu ziren eta gainera denek
izan zuten saria. Giro aparta izan zela ikus daiteke argazkian. Pena nexka
gutxi gerturatu zirela, ea hurrengo urtean gehiago animatzea lortzen dugun.
Eta bitartean, jarrai dezatela festak aurrera! Disfrutatu
Antiguako San Juan jaietaz!
domingo, 19 de mayo de 2013
14:19
No comments
SAN JUANAK 2013
Urtero bezala, aurten ere hurbiltzen ari da ikastaroaren amaiera eta horrekin batera, aurtengo ekitaldi nagusia. Aurtengoan gainera, ospakizun berezia daukagu! Izan ere dantza taldeak 30 urte betetzen ditu eta hau ez da nolanahiko marka.
Gonbidatu bereziak, Larrain Dantza Herrikoia, Sardinada, Erromeria eta nola ez dantza saio berezia izango ditugu ospakizun honen adierazle.
Beraz badakizue, Ekainaren 16eko eguna erreserbatu primeran pasako dugu eta!
martes, 12 de febrero de 2013
Ihauteriak!
8:20
No comments
Gaur ostegun gizena! Hala da bai, aurten ere iritsi dira ihauteriak!
Urteroko lez, Antiguotarrak Dantza Taldea prest dago jai alai hauek ospatzeko. Alde batetik Lantzeko Ihauteria eta bestetik Iñude eta Artzaiak konpartsa. Antiguako kale guztiak alaituko ditugu, horixe baietz!
Hemendik guztiontzako gonbita: Animatu datorren larunbatean, Otsailaren 9an, eguerdiko 12:15ak aldera Antiguako eliz aurrera. Ziripot, Mielotxin, Zaldiko,… hantxe izango dira musika alaiez lagunduta saltoka eta brinkoka. Baita hamaika ume, gazte eta heldu ere.
Hurrengo asteburuan igandez, aldiz, Iñude eta Artzaien konpartsak izango dugu Antiguako kaleetan zehar.
Larunbat arte guztioi beraz!
Ihauteri onak igaro ditzazuela!
Oharra: Larunbatean Lantzeko ihauterian parte hartu behar duzuen Antiguotarrak Dantza Taldeko dantzari guztiei gogorarazten dizuegu 12:00etan merkatu oihan egon behar duzuela, Arropa: gomazko abarka beltzak, artilezko galtzerdiak, galtza urdin-ilunak (galtzerdien barrutik sartuta), azpiko gona txuria, koloretako alkandora bat eta burlan lastozko txapela (zapi txuri-transparente batekin aurpegia tapatzeko).
jueves, 8 de noviembre de 2012
14:34
No comments
Antiguotarrak Euskal Dantza Taldean 30 urte daramatzagu dantzan.
Aurten ere 2012-2013 ikasturtean murgilduta gabiltza. Ideia eta egitasmo ugari ditugu pentsatuak ikasturte honetarako eta gure webgune berri hauen bitartez beraien berri emango dizuegu.
Beraz, guztioi gure ongi etorri beroena luzatzen dizuegu eta gurekin zuen ideia eta iradokizunak komentatzera animatu.
Horretaz gain une hau aprobetxatu nahi dugu gure ikastaro guztien berri emateko eta zuek ere Antiguotar guztiokin batera dantzatzera animatzeko. Beraz badakizue! Interesatuta bazaudete jar zaitezte gurekin harremanetan. Primeran pasako dugu eta!
Aurten ere Antiguotarrak Dantzan!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Con la tecnología de Blogger.