Ikurriñaren babesean

Altza gora hanka horiek!

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea

uztai txikirn kolpeen soinuen laguntzaz

Dantzatzeko prest!

Ikusleen begiraden pean. Animo dantzariak!

San Juanetako jaiak

Bertso saio berezia Haizearen Orrazian

Bertan dira Ihauteriak!

Ziripot, Mielotxin, Zaldiko, Perratzailea,...

martes, 12 de febrero de 2013

Ihauteriak!

Gaur ostegun gizena! Hala da bai, aurten ere iritsi dira ihauteriak!
Urteroko lez, Antiguotarrak Dantza Taldea prest dago jai alai hauek ospatzeko. Alde batetik Lantzeko Ihauteria eta bestetik Iñude eta Artzaiak konpartsa. Antiguako kale guztiak alaituko ditugu, horixe baietz! Hemendik guztiontzako gonbita: Animatu datorren larunbatean, Otsailaren 9an, eguerdiko 12:15ak aldera Antiguako eliz aurrera. Ziripot, Mielotxin, Zaldiko,… hantxe izango dira musika alaiez lagunduta saltoka eta brinkoka. Baita hamaika ume, gazte eta heldu ere. Hurrengo asteburuan igandez, aldiz, Iñude eta Artzaien konpartsak izango dugu Antiguako kaleetan zehar. Larunbat arte guztioi beraz! Ihauteri onak igaro ditzazuela! Oharra: Larunbatean Lantzeko ihauterian parte hartu behar duzuen Antiguotarrak Dantza Taldeko dantzari guztiei gogorarazten dizuegu 12:00etan merkatu oihan egon behar duzuela, Arropa: gomazko abarka beltzak, artilezko galtzerdiak, galtza urdin-ilunak (galtzerdien barrutik sartuta), azpiko gona txuria, koloretako alkandora bat eta burlan lastozko txapela (zapi txuri-transparente batekin aurpegia tapatzeko).

Con la tecnología de Blogger.