miércoles, 12 de junio de 2013

Lehenengo Asteburua: Futbito Txapelketak!


Asteburu honetan Antiguako San Juanetako jaiak hasi dira eta kanpoan giro umela zegoen arren, Frontoi barruan berotasuna eta laguntasuna izan ziren nagusi.

Larunbatean egun osoan zehar Futbito Txapelketa. Talde asko gerturatu ziren aurtengoan ere eta guztien gainetik ZUZTARRAK taldea gailendu zen, esan dezakegu, “beteranoenak” gailendu zirela aurtengoan ere.
Gol, ostikada, animoaketa haserreen lekuko izan ziren, frontoi ondoan jarritako tabernan, urez betetako karparenpean, txorizo eta tortila patata pintxoak saltzen zeuden gazteak. Frontoi barruan egoteko giro hobea zegoen dudarik gabe.

Eta igandean Haurrentzako lehenengo Futbito Txapelketa. Arrakastatsua gainera. Honetara ere talde ugari animatu ziren eta gainera denek izan zuten saria. Giro aparta izan zela ikus daiteke argazkian. Pena nexka gutxi gerturatu zirela, ea hurrengo urtean gehiago animatzea lortzen dugun.


Eta bitartean, jarrai dezatela festak aurrera! Disfrutatu Antiguako San Juan jaietaz!

0 comentarios:

Con la tecnología de Blogger.